Honi buruz

Ongi etorri!

Ni.eus 2020 urtean sortu genuen, euskal komunitateari doako posta euskalduna eskaintzeko helburuarekin. Ordutik 7.000 pertsona eta erakundek baino gehiagok erabili dute, eta horrelako zerbitzu euskaldun eta burujabe baten beharra agerian utzigeratu zen.

Bost urteetan, ordea, baihala gizartea nola teknologia asko aldatu dira, eta garai berrietara egokitzeko beharra ikusi genuen. Horregatik, ni.eus zerbitzua berritzeko erabakia hartu genuen, erabilgarritasuna hobetzeko, eta batez ere, jendeak egunero erabiltzen dituen tresnak —fitxategiak partekatzeko guneak, egutegiak, galdetegiak, bideo-deiak— euskaraz eta modu seguruan eskaintzeko.

Jarraitu dezagun euskal komunitate digitala eraikitzen!

Zergatik NI.EUS?

01

pribatutasuna

Zure pribatutasuna, benetan zaindua. Ez dugu daturik saltzen, ezta iragarkirik erakusten ere. Zure mezuak zureak dira, ez gureak.

02

ERRAZA ETA GARBIA

Tresna erraza eta garbia. Diseinu sinplea eta erabilerraza, konfigurazio-euskarriak barne.

03

EUSKARAZ

Euskaraz, hasieratik. Interfaze osoa euskaraz, eta zure helbide elektronikoa ni.eus domeinuarekin.

04

KOMUNITATEA

Euskal komunitate digitalaren alde. Ni.eus ez da enpresa handi baten produktua. Euskal komunitatetik eta komunitatearentzat sortu dugu.

Zer berri?

NI.EUS berrituan Nextcloud software librea erabili dugu. Nextcloud partikular eta erakundeentzat pentsatutako hodei-plataforma moderno eta segurua da, fitxategiak gordetzeko, sinkronizatzeko eta partekatzeko ez ezik, talde-lankidetza osoa leku bakar batean eskaintzen duena: dokumentuen edizio kolaboratiboa, egutegiak, kontaktuak, txata eta bideo-deiak barne.

Posta-elektronikoa: Ni.eus helbide orokorra edo zure domeinuarekin pertsonalizatua sortzeko aukera, eta IMAP/POP sarbidea.

Fitxategi-sistema: Dokumentuak hodeian gordetzeko eta partekatzeko sistema segurua.

Dokumentuak: OnlyOffice ofimatika sistema, hainbat motatako dokumentuak sortu eta editatzeko: testu- eta kalkulu-orriak, aurkezpenak, diagramak, etab.

Egutegia: Zure hitzorduak, bilerak eta oharrak antolatzeko tresna erabilerraza, gailu guztiekin bateragarria.

Kontaktuen liburua: Zure kontaktu pertsonalak edo profesionalak antolatzeko eta sinkronizatzeko aukera.

Atazen kudeatzailea: Zure eguneroko zereginak antolatzeko sistema arin eta grafikoa, norberak edo taldean erabiltzeko.

Formularioak: Inkestak, izen-emateak edo bestelako galdetegiak sortzeko eta kudeatzeko modua, datuak modu seguruan jasoz.

Txat- eta bideo-deiak (soilik Taldeko planean): Elkarrizketak eta online bilerak egiteko aukera, inolako hirugarrenen plataformarik gabe, zure datuak zure esku mantenduz.

BETA bertsioa hobetzen lagundu!

NI.EUS-en BETA bertsioa argitaratu dugu helburu argi batekin: erabiltzaileek lehen eskutik probatu, beren esperientzia partekatu eta hobekuntzak proposatzea. Fase honetan, zuen iritzia eta ekarpenak funtsezkoak dira aplikazioa findu, akatsak identifikatu eta funtzionalitate berriak garatzeko. Lagun gaitzazu!