LAGUNTZA

Maiz egindako galderak

Zerbitzua edozeinek erabili dezake. Gaur egun posta elektronikoa edo bulego digitaleko tresnak erabiltzen dituen edonok: ikasle batek, irakasle batek, autonomo batek, elkarte batek edo enpresa txiki batek. Tresna erabilgarria, segurua eta euskalduna behar duen edonorentzat dago ni.eus.

Doako kontu bat edo ordainpeko kontu bat sortu dezakezu. Hasteko doakoa sortu dezakezu eta gero ordainpekora pasa nahi baduzu. Horretarako, formulario sinple bat betetzea besterik ez zaizu eskatuko.

Bai, oinarrizko funtzionalitateak erabiltzeko ez da kuotarik ordaindu behar. Erabilera zabalagoa emateko eta tresnari probetxu gehiago ateratzeko, ordea, Plan Aurreratua eta Taldeko plana sortu ditugu. Ezagutu abantaila guztiak!

Doako Planarekin @ni.eus kontu bat izan dezakezu (adibidez, zureizena@ni.eus). Plan Aurreratuarekin eta Taldekoarekin, berriz, zure domeinua izango duuzu, horrela, zure izena edo enpresarena daramaten kontuak sortu ditzakezu: adibidez, zureizena@zuredomeinua.eus.

Taldeko planean beste bi kontu sortu ditzakezu taldearen abantaila guztiak izango dituztenak. Plan honetara ni.eus-eko beste kontu bat ekarri dezakezu edo ni.eus-eko konturik ez duen norbait gonbidatu dezakezu. Honez gain, erabiltzaile berri bat ere sortu daiteke taldearen parte izango dena.

Nextcloud bulego birtualeko hainbat funtzionalitate biltzen dituen sistema integrala eta pribatua da; edozein erakundek bere egunerokoan bete behar dituen zereginak modu kolaboratiboan eta on-line bete ahal izateko softwarea.

Google-en alternatiba etikoa dela esan genezake, izan ere, Google Drive, Docs, Calendar edo Meet-ekin bete daitezkeen funtzioak egin daitezke. Norberaren laino propioa, norberak kudeatua sortzeko aukera ematen du, datuen kontrol handiagoa ahalbidetuz. Informazio gehiago nextcloud.eus webgunean.

  • Posta-elektronikoa: Ni.eus helbide orokorra edo zure domeinuarekin pertsonalizatua sortzeko aukera, eta IMAP/POP sarbidea.
  • Fitxategi-sistema: Dokumentuak hodeian gordetzeko eta partekatzeko sistema segurua.
  • Dokumentuak: OnlyOffice ofimatika sistema, hainbat motatako dokumentuak sortu eta editatzeko: testu- eta kalkulu-orriak, aurkezpenak, diagramak, etab.
  • Egutegia: Zure hitzorduak, bilerak eta oharrak antolatzeko tresna erabilerraza, gailu guztiekin bateragarria.
  • Kontaktuen liburua: Zure kontaktu pertsonalak edo profesionalak antolatzeko eta sinkronizatzeko aukera.
  • Oharrak: Zure eguneroko oharrak jaso eta antolatzeko sistema, norberak edo taldean erabiltzeko.
  • Formularioak: Inkestak, izen-emateak edo bestelako galdetegiak sortzeko eta kudeatzeko modua, datuak modu seguruan jasoz.
  • Txat- eta bideo-deiak (soilik Taldeko planean): Elkarrizketak eta online bilerak egiteko aukera, inolako hirugarrenen plataformarik gabe, zure datuak zure esku mantenduz.

Zure datuak Iametzak kudeatutako zerbitzari batean gordetzen dira, segurtasun neurri handiekin eta back-up sistema zurrun batekin.

Ez kezkatu, zure posta zaharra eta kontaktuak ekartzeko migrazio zerbitzua eskaintzen dugu, zure izenean guztia antolatzeko. Horretarako, jarri gurekin harremanetarako formularioaren bidez.

Ni.eus PuntuEus Fundazioaren eta Iametzaren ekimen bat da, euskal komunitate digitalari harrotasunez eskainia. Modu berean, proiektu hau bideragarria da Azkue Fundazioaren babesletzari esker.

Galdera gehiago dituzu?

Bilatzen duzun erantzuna aurkitzen ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
Zuri laguntzeko gaude hemen.