Lege oharra

1. INFORMAZIO OROKORRA

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen (LSSICE) 10. artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da ni.eus domeinuaren eta azpiko zerbitzu guztien titularra dela:

  • Titularra: PUNTUEUS Fundazioa (aurrerantzean, Jabea)
  • IFZ: G75060178
  • Helbidea: Kalebarren plaza 3, 20870 Elgoibar (Gipuzkoa)
  • E-posta: info@puntu.eus

Kudeaketa Teknikoa eta Fakturazioa: Ni.eus zerbitzuaren hornidura teknikoa, mantentze-lanak, segurtasun-sistemak eta kudeaketa administratiboa (fakturazioa eta kobrantzak barne) iAmetza Interaktiboa S.L. enpresak (IFZ: B20963302; Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 2, 1 Pabilioia, Lasarte-Oria, Gipuzkoa) burutzen ditu. Erabiltzaileak onartzen du, ordainpeko planen kasuan, harreman komertziala eta fakturazioari dagokion erantzukizun juridikoa iAmetza Interaktiboa S.L.rekin ezartzen duela.

2. BALDINTZEN ONARPENA ETA ERABILERA

Webgune honetara sartzeak eta Ni.eus-ek eskaintzen dituen tresnak (posta, hodeia, etab.) erabiltzeak Erabiltzaile izaera ematen dizu. Horrek esan nahi du une honetan argitaratutako Lege Oharra eta Erabilera Baldintzak osotasunean eta erreserbarik gabe onartzen dituzula. Jabeak eskubidea du baldintza hauek edonoiz aldatzeko, eta erabiltzailearen ardura izango da aldian-aldian berrikustea.

3. ZERBITZUAREN EDUKIA ETA JABETZA INTELEKTUALA

Ni.eus-ek Nextcloud software librean oinarritutako tresna-sorta bat jartzen du erabiltzailearen esku.

  • Tresnaren jabetza: Plataformaren egitura, diseinua eta markak Jabearenak edo lizentziapekoak dira.
  • Erabiltzailearen edukia: Erabiltzailea da hodeian gordetzen dituen fitxategi, e-mail, kontaktu eta datu guztien jabe bakar eta arduraduna. Jabeak ez du edukien gaineko jabetzarik aldarrikatzen eta ez du horien gaineko kontrol editorialik egiten.

4. KONTRATAZIO BALDINTZAK, PREZIOAK ETA ITZULKETAK

  • Tarifak: Plan bakoitzaren prezioak ni.eus/planak/ atalean daude zehaztuta. Prezio hauek indarrean dagoen BEZa barne hartzen dute.
  • Fakturazioa: Fakturak iAmetza Interaktiboa S.L.k jaulkiko ditu. Erabiltzaileak datu zuzenak emateko konpromisoa hartzen du.
  • Itzulketak: Zerbitzu digitala denez, eta baliabide teknikoak (disko-espazioa, posta-zerbitzariaren konfigurazioa) kontratazio-unean berehala aktibatzen direnez, ez da itzulketarik egingo behin zerbitzua hasita, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren salbuespenak jarraituz.

5. ERABILERA DEBEKATUAK ETA ERANTZUKIZUNA

Erabiltzaileak zerbitzuaren erabilera zililoa egingo duela bermatzen du. Berariaz debekatuta dago:

  • Hirugarrenen eskubideak, pribatutasuna edo jabetza intelektuala urratzen duen edukia gordetzea.
  • Zerbitzua spam-a, phishing-a edo mezu masiboak bidaltzeko erabiltzea.
  • Eduki pornografikoa, bortitza edo diskriminatzailea zabaltzea.

Jabeak ez du bere gain hartuko erabiltzaileak zerbitzuari emandako erabilera okerraren ondorioz sortutako kalteen erantzukizuna.

6. KOMUNIKAZIO ELEKTRONIKOAK ETA INFORMAZIOA

LSSICE legearen 21. artikuluari jarraituz, Erabiltzaileak berariazko baimena ematen dio Jabeari edo Kudeatzaile teknikoari (iAmetza) berarekin harremanetan jartzeko posta elektroniko bidez edo antzeko komunikabide elektronikoen bidez. Komunikazio hauek honako helburu hauek izango dituzte:

  • Jakinarazpen Teknikoak: Zerbitzuaren funtzionamenduan aldaketak, mantentze-lanak, etenaldi programatuak edo eguneratzeak jakinarazteko.
  • Segurtasun-oharrak: Pasahitzen berrezarpenak, baimenik gabeko sarbide-saiakerak edo plataformaren integritateari buruzko alertak komunikatzeko.
  • Informazio Administratiboa: Kontratu-aldaketak, erabilera-baldintzen eguneraketak edo fakturazio-prozesuarekin lotutako informazioa.
  • Eguneratzeak: Zerbitzuaren hobekuntza edo funtzionalitate berriei buruzko informazioa, kontratatutako erbitzuarekin lotura zuzena badute.

7. ZERBITZUA BERTAN BEHERA UZTEA (BAJA) ETA DATUAK EZABATZEA

Erabiltzaileak edozein unetan utzi dezake zerbitzua bere kontrol-paneletik.

  • 30 eguneko epea: Kontua ixten denean, Ni.eus-ek 30 eguneko “epe segurua” gordeko du datuak zerbitzarietatik behin betiko ezabatu aurretik. Epe horretan, erabiltzaileak datuak berreskuratzeko eskaera egin dezake akatsen bat egon bada. 30 egunak igarotakoan, ezabapena erabatekoa eta itzuezina izango da.
  • Datuen kopia: Erabiltzailearen ardura esklusiboa da bere datuen babeskopia edo kopia ateratzea kontua bertan behera utzi aurretik.