Pribatutasun Politika

1. DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNAK

Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoaren (DBLO-EB) eta Europako 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorraren (RGPD) arabera, datuen tratamenduan honako arduradun hauek parte hartzen dute:

  • Arduradun Nagusia: PUNTUEUS Fundazioa (G75060178). Helburua: Zerbitzuaren hornidura eta erabiltzaileekiko harreman orokorra.
  • Kudeatzailea eta Fakturazio-Arduraduna: iAmetza Interaktiboa S.L. Helburua: Mantenua, segurtasun teknikoa eta kudeaketa fiskal/administratiboa.

2. TRATATUTAKO DATUAK, HELBURUA ETA KOMUNIKAZIOAK

Datu pertsonalak honako helburu eta kategoria hauen arabera tratatuko dira:

  • Erregistro eta Fakturazio Datuak: Izena, IFZ, helbide fiskala eta ordainketa-metodoak biltzen dira. Datu hauek iAmetzak tratatuko ditu fakturazioa kudeatzeko, ordainketak bideratzeko eta legezko zerga-betebeharrak (Ogasuna) betetzeko.
  • Erabiltzailearen Edukiak: Hodeian gordetako fitxategiak, e-mailen edukia, kontaktuak eta egutegiak. Datu hauen helburu bakarra erabiltzaileak eskatutako zerbitzua ematea da. Jabeak eta kudeatzaileak ez dituzte datu hauek atzituko edo aztertuko, mantentze-lan teknikoetarako edo agintaritza judizialak agindutako kasuetan izan ezik.
  • Komunikazio tekniko eta instituzionalak: Erabiltzaileari zerbitzuaren egoerari, eguneraketei, segurtasun-alertei eta aldaketa legal edo teknikoei buruzko informazioa bidaltzea. Komunikazio hauek ezinbestekotzat jotzen dira kontratu-harremana modu egokian mantentzeko eta erabiltzailearen segurtasuna bermatzeko.

3. DATUEN KOKAPENA ETA SEGURTASUNA

Zure datuen segurtasuna bermatzeko, azpiegitura sendoak erabiltzen ditugu:

  • Zerbitzari Nagusiak: Finlandia (Europar Batasuna).
  • Segurtasun Kopien Zerbitzaria: Alemania (Europar Batasuna).
  • Babeskopiak: Egunero egiten dira kopia automatikoak datuen osotasuna bermatzeko. Datuak ez dira EBtik kanpoko herrialdeetara transferituko (Nazioarteko Datu Transferentziarik gabe).

4. LEGITIMAZIOA

Tratamendurako oinarri juridikoa zerbitzu-kontratua (onartutako baldintzak) exekutatzea da. Fakturazio-datuen kasuan, legitimazioa legezko betebeharrak betetzea ere bada.

5. ESKUBIDEAK

Erabiltzaileak bere datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna eskatzeko eta tratamenduaren aurka egiteko eskubidea du. Horretarako, mezu bat bidali behar du dba@puntu.eus helbidera, nortasuna egiaztatzen duen agiri batekin (NAN edo antzekoa). Era berean, eskubidea du erreklamazioa aurkezteko Datuen Babeserako Espainiako Agentzian (AEPD).